domingo, 20 de mayo de 2012

Klasekide baten blogaren ebaluazioa

Kaixo blog jarraitzaileak!

Gaur gure Lehen Hezkuntzako klaseko kide baten blogaren ebaluaketa egin behar dugu. Nik ebaluatuko Jon Betolaza Hinojosaren bloga, seguru asko nota altua izango duela irakasgaian, irakasgai guztietan egiten du eta! Bere blogaren helbidea testuaren amaieran daukazue zuek bere bloga ikusi ahal izateko.

Lehenik eta behin ebaluatzeko irispideak birpasatuko ditugu. Blog-a zenbait atal ezberdinak kontuan izanda ebaluatuko da, atal bakoitzari nota bat jarriz. Ipinitako nota hauetako bat izango da: 1 (eskas), 2 (hobetzeko), 3 (nahiko ondo), 4 (oso ondo). Ebaluazioa ia irakasgaiaren amaieran egin dudanez, egon behar den guztia dagoela suposatzen dugu. Beraz, nota oso onak izan beharko zituen, baina ikusiko dugu.

1- Ikaslearen oharrak: atal honetan 4 bat jarriko diot, ohar ugari eta garatuak agertzen direlako. Bere gogoetak agertzen dira testu gehienetan eta baita gehitutako irudiak ere.

2- Analisia eta gogoeta: atal honetan 4 bat dauka, idatzitakoaren gogoeta eta analisia egin duelako, bere iritzia ondo emanez eta aipatutako datuen zergatiak azalduz.

3- Sormena eta originaltasuna: oso originala eta dibertigarria iruditu zait Jonen bloga, azaltzen dituen ariketaz aparte, humorea erabiltzen du bere testuetan, dinamizazioaren alde jokatzen eta irribarrea irakurtleari ateratzen. Horergatik dudarik gabe 4 bat eman diot.

4- Testuen arteko loturak: atal honetan 3 bat jarri diot, zeren landu ditugun testu guztiak gai berdinaren inguruan zirenez, ikasleak ezin du testuen arteko loturari hobetzeko egitearik, gehienez horren inguruko beste artikuloren bat gehitu.

5- Hizkuntzaren zuzentasuna: oso euskara garbia erabiltzen du, akats ortografikorik gabe eta hizkuntza Batua erabiliz. 4 bat.

6- Aurkezpena: aurkezpenaren aldetik oso landuta dago blog hau. Irudiak erabiltzen ditu, nahi duguna bilatzeko aukera eman digu daukadan gadject-ari esker, letren koloreekin jolasten du, letren tamaina... Topatzen dudan akats bakarra erabilitako fondoa da, nire ustez pixka bat pobrea dena, baina horretaz aparte oso ondo dagoenez, 4 bat dauka.

Orain, hemen daukazua Jon Betolaza Hinojosaren blogaren helbidea, beraz, aztertu ezazu zuk zeuk analizatutako bloga! Agur!

http://lhtic.blogspot.com.es/

Mindomo!


Mindomoa, gure ideaiak era eskematiko batean pertsonalizatzeko aukera ematen digun aplikazioa da. Orrialde zuri batean egiten da eskema, pixkanaka garatzen dugu lerroak eta koadrotoak eginez, baina automatikoki era argi eta sinple batean. Eskemako ideia edo gaia bakoitzak kolore bat, fondo bat, forma, lodipen, ikono bat...dauka besteetatik ezberdintzeko. Gainera, ideia edo azpi idea bakoitzari irudi bat gehitu al diogu, edo bideo bat, testuaren osagarri bezala.

Hezkuntzari aplikatuz, oso baliogarria da, kontzeptuak ondo ulertzeko eta hobeto gogoratzeko erabiltzen den erraminta da hau eta. Gai baten sarrera egiterakoan, edo gai baten azterketa egin baino lehen, komenigarria da ikusitako teoria birpazatzea, eta zer hobe eskema argi bat baino. Horretaz aparte, Lehen Hezkuntza oso etapa garrantzitsua da ikasten ikasteko, eta eskemak edo mapa kontzeptualak egiten ikasteko aukera paregabea da hau, haiek berak ideiak ordenatzeko eta aldi berean ikasi beharreko kontzeptuak ulertzen joateko.

Irakasgai honetan bertan erabili dugu aipatutako aplikazioa, arbela digitalen eta arbela tradizionalen arteko aldeak ikusteko. Beraz, esan dudan guztiaren froga bezala klasean egindako mindomoa duzue.

http://www.mindomo.com/view.htm?m=2bec2b17b03041e48ea16f72cee635a6



sábado, 19 de mayo de 2012

Voki!


Voki aplikazioa asmatutako pertsonai bat eratzeko aukera ematen digu, hitz egiteko eta mugitzeko gaitasunak dituena. Bere teknologia idazten dugun testua soinura pasatzekoa denez, sartu al dugu Voki-aren testu koadroan nahi dugun esaldiak, gero honek ahotz elektroniko batekin erreproduzitzeko.
Hezkuntzari eta gure klaseari begira, erabilgarria izan al zaigu edozein testu mota landu nahi dugunean, edo bereziki hizkuntza atzerritar baten ahozkera lantzen denean.

Voki aplikazioaren abantaila bat bere pertsonaien aniztasuna da. Denetarik dauka, pertsonak, animaliak... eta bakoitza pertsonalizatu al dugu. Hau da, segun eta zein Lehen Hezkuntzako maila izan, pertsonai bat edo bat erabiliko dugu, eta nahi dugun erara pertsonalizatuko dugu; arropa mota bat, jantzten dituen osagarriak... bilatuko dugu ikasgela horretako ikasleek pertsonaiarekin identifikatuta sentitzea. Horretaz aparte, aukeratu al dugu pertsonaiaren kokapena; egon al da hondartzan, edo ikastetxean, mendian...

Aplikazio honekin egin al ditugun zenbait jarduerak honako hauek dira:

- Edozein hizkuntzako irakasgaian ikasleen idazmena lantzen ari garenean, laguntza eskaini al digu Voki bat erabiltzea. Ikaslea Voki-ren testu koadroan idatziko du bere esaldia, eta pertsonaiari ahozkatuko du ikaslea idatzitakoa. Gaizki baldin badago, ikaslea bera entzungo du bere akatsa, belarrira ``mina´´ egiten baldin badio idatzitako esaldia, eta falta dena edo gaizki dagoena (irakaslearen laguntzaz) zuzenduko du.

- Edozein gai berria hasterakoan sarrera egiteko erabili al dugu, ikasleek Voki-a ikusita gaiarekiko emozio onak eratzeko, motibazioa handitzeko (blog honetan egin dudan bezala, katu bat aukeratu dut, eta blog-aren sarrera Voki aplikazioa erabiliz egin dut).

- Batez ere Lehen Hezkuntzako azkeneko zikloan egin daitekeen beste jarduera bat, debate bat egitea da. Horretarako, bi Voki sortu al ditugu, bata bestaren aurrean jarrita, eta bakoitzari bi edo hiru argumentu jarriko dizkiegu debatea hasteko. Hortik aurrera, ikasleak berak izango dira debatea jarraituko dutenak.

Scratch-en bidez proposatutako ariketak


Lehenik eta behin esan beharra dut ikusitako Scratch hau espero nuen baino askoz interesgarriagoa dela, eta ziur asko benetako irakaslea naizenean erabiliko dudala.

Hasteko, esango nuke zenbait gauzetarako erabiliko dudala, segun eta zein egoeratan egon, Scratch programa egokituz. Hona hemen emango niokeen zenbait funtzio:
- Azterketaren eguna iritsi baino lehen, ikasleek birpasatzeko erabiliko nuke
- Zenbait ariketak dibertigarriagoak egiteko zenbait jolasak prestatuko nituzke
- Gai berri bat hasterakoan, programako pertsonaiei utziko nieke horren aurkezpena edo sarrera egiten
- Proiektuak egiterakoan, ikasleek eman behar dituzten pausoak pertsonaiek aipatuko lituzkete
- Ostiraletan, eguneko azkeneko orduan, asteburuan egin behar dituzten etxerako lanak gogoraraziko lieke


Funtzio horiek guztiak lehen hezkuntzako edozein mailan aplikatu al dira, baina zenbait egokitzapen egingo nituzke segun eta zein maila izan. Adibidez, ikasleei hitz egingo dien pertsonaia pertsona bat izan litzateke lehen mailako hirugarren zikloan, besteetan animali bat izanda. Pertsonaiei emandako ahotza ezberdina izango lirateke ere, ikasle txikiei, ahotz agudoago bat eurentzako diren pertsonaiei emanez. Berdina gertatuko lirateke erabilitako paisaiarekin, eta extra bezala erabilitako soinuekin.

Orain, lehenago aipatutako funtzioei dagozkien ariketa deskribatuko dut:

- Azterketa bat iritsi baino lehen jolas bat antolatuko nuke, non klasea hiru taldetan zatituz gero, talde bakoitzak Scratch-eko pertsonai edo animali bat izango luke. Paisaia atletismoko pista bat izango litzateke, eta animali bakoitzak bere bidea izango luke. Irakaslea talde bakoitzari zenbait galdera egingo lieke, eta erantzuna zuzena bada, bere animalia helmugara hurbilduko da, azkenean batek lasterketa irabazi arte.

- Adibidez, ingeleseko irakasgaian, hiztegia lantzeko ariketa bezala hartuko nuke beste egunean teknologia berrizko orduan izan genuen Scratch-eko azalpenean bezala, pilota bat eta eratutako mapa bat, zeinak hasiera bat eta hiru bide ezberdinak dituen. Bide bakoitzaren amaieran helmuga lerro bat egongo da, eta horren ondoan testu koadro bat. Irakaslea galderak egiten joango da ikasleei, era indibidualean, eta erantzun posibleak bide bakoitzaren amaieran dagoen testu koadroaren barruan dago. Ikaslea erantzuna ematean pilota mugituko du bere erantzunera ailegatu arte. Erantzuna zuzena bada, ``Zorionak´´ esaten duen beste koadrotxo bat agertuko da, eta ez bada zuzena, hasierara bueltatuko da pilota.

- Proiektu bat edo gai berri bat hasterakoan, horren aurkezpena Scratch-en bidez egingo dut. Landuko den gaia Txinako kultura baldin bada, Txinako animali bat izango da aurkezpena egingo duena, adibidez, Panda bat. Pertsonai horri ahotza emango diot, nik edo beste lagun batek, pertsonaia bera izateko ikasleei Txinari buruzko lehenengo informazioa kontatzen diena. Horrela gaiarekin hasi ahal izango dugu.

- Etxerako lanak gogorarazteko, aurreko puntukoaren antzeko bat egingo dut. Ikasleak ostiraletan etxera joateko ordua izan baino lehen, Scratch-eko pertsona bat den pertsonai bat (ahotza grabatuz gero) gogoraraziko die hurrengo asterako egin behar dituzten etxerako lanak. Pertsonai honek beti berdina izango da, eta izan bat emango diot, ikasleren bat etxerako lanak egiten ahazten baldin badu, ``Tony´´ (edo naiz dudan pertsonaiaren izena) ostiralean egin behar zela esan zuela esan ahal izateko.

viernes, 18 de mayo de 2012

TIC eta hezkuntza paradigma berriak

Las TIC y los nuevos paradigmas educativos



Gure gizartea biratze puntu batean dago, teknologia asko aurreratu du eta hezkuntza sisteman aplikatzeko baliabideak baditugu, horren hobekuntzari begira. Baina teknologia berri horiek era egokienean erabili arte, orain gabiltza pixka bat galduta. Gure hezkuntza sistema aldakuntza bat eta erreforma sakon bat behar du.
Etengabe ikasten duten, eta jakintasuna gestionatzen duten pertsonak osatutako erakundeak, (baloreak beste pertsonentzat eratzen), dira momentu honetan eta etorkizunean arrakastarako formula. Gero eta azkarrago garatzen dira gauzak eta.
Era sinple batean azalduta, teknologia berri hauek hiru aldaketa dituzte beharrezkoak aurrera eraman ahal izateko:
- Hezkuntza industria bezala izatetik, hezkuntza zerbitzu bezala izatera.
- Irakasten duten eskoletatik, ikasten duten eskoletara.
- Ikaskuntzen elkarketatik, ikaskuntzen kontruktibismora.



1- Hezkuntza zerbitzu bezala
Hezten diren pertsonak ezin dira zerbait pasiboa bezala hartu, prozesu eratzailearen errekurtsorik garrantzitsuenak dira. Horregatik, hezkuntza zerbitzu bezala behar du aldaketa handi bat, non ikasleek diren benetako protagonistak, eta ez maisu-maistrak. Horrela lortuko da gaur egungo hezkuntza industria bezala ez ikustea (ikasleak produktu bezala hartuta).
Heztea pertsonak transformatzen laguntzea da, beren gaitasunak garatzen laguntzea, pertsona bakoitzaren talentua oztopatzen dituzten gauzez askatzen laguntzea… Hezkuntza, zerbitzu bat bezala, pertsonen eta komunitateen osotasunaren aldeko hezkuntza bat da, hau zibilizazioen baloreen sostengua eratzen du eta.



2- Ikasten duten eskolak
Batzordea adostutako lau printzipioak xxi-garren mendearen hezkuntza aurrera joan dezala honako hauek dira: izaten ikasi, ezagutzen ikasi, egiten ikasi, eta guztiok elkarturik bizitzen ikasi.
Izaten ikasi: pertsona bakoitzaren barruan dago densifikazio espiritualaren eta bizipenaren prozesua, zeina bizitzari zentzua ematen dion eta baita zoriontasunerako bidea erakusten du.
Ezagutzen ikasi: barne hartzen du aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoaren esparruekiko ikaskuntza.
Egiten ikasi: egiten ikasi, eta ikasi egiten, barne hartzen du munduaren ziurgabetasunari aurre egiteko beharrezkoa den klabea.
Guztiok elkarrekin bizitzen ikasi: kohesio sozialaren mailak igotzea, komunitatearen garapena bilatzea, elkarbizitza askoz ere gehiago hobetzeko.



Ikasten duten eskolen ideia aurrera eramateko, hurrengo diziplinak landu behar dira:
- Menderakuntza pertsonala: ikuspegi pertsonalaren irudi koherente baten eraketa, eguneroko errealitatearen ebaluazio errealista izanez.
- Elkar ikuspegia: helburu komunak eratzean zentratzen da diziplina hau.
- Eredu mentalak: kontzientziatzeko, pertzepzio eta jarreren prozesuetan zentratzen den diziplina da.
- Taldeko ikasketa: komunitatearen interakzioan zentratzen den diziplina da.
- Pentsamendu sistematikoa: pertsonak balioztatzen dute hobeto interdependentzia, eta horren ondorioz, kontzienteagoak dira haien jardueren ondoriootaz.



3- Ikaskuntzen eraketa
Gure mundua ezagutzeko erabiltzen dugun metodoa (objektu-subjektu), eta gizakien ``kanpoko ezagutza´´ kontrolatzeko gaitasuna atzera geratu dira. Gaur egun bilatu behar duguna munduaren ulermen subjektu-subjektu metodoa da, eta baita kanpotik ezagutzen dugun gauza horiek barrutik ezagutzea, bere osotasunean ezagutu ahal izateko.
Teoria asoziazionista esaten du, ezagutza elkar erlazioetatik datorrela. Hau da, bi gauzen arteko erlaziotik sortzen zaigula ezagutza, beti bi faktore behar ditugu: kanpoko estimulua eta barruko erantzuna.
Piageten teoria aldiz, kontrakoa esaten du: pertsonak haien ezagupenen sortzaileak dira, ez dira mugatzen grabagailu bat egingo litzatekeen bezala ikusten edo kanpotik jasotzen duten informazioa gordetzera.



Teknologia berriak erabiltzean, ikaskuntza edozein lekutan gertatu al da, eskolan, etxean, kalean, taberna batean… edozein lekutan eta edozein momentuan.
Edozein elkarlan soziala eta hezkuntza terminoetan produktiboa, elkarrizketa zabala eta mugagabean oinarritzen da. Dudarik gabe elkarrizketa da kontzientzien garapenaren aldeko armarik indartsuena. Beraz, horretan oinarrituko beharko gara teknologia berriak behar den bezala hezkuntzan aplikatzeko.

lunes, 14 de mayo de 2012

Schank

El e-learning, es la misma basura pero en diferente sitio

Badirudi e-learning sistemarekin betidanik izan ditugun akatsak errepikatzen ari garela, baina orain ordenagailuak erabiltzen, aurrerakuntza bat egon dela pentsatu nahi dugu, gezurra hutsa izanik.

Ikasleek ez lukete gaur eskoletan irakasten diren gauzak ikasi, baizik eta bizitzan askoz ere erabilgarriak diren gauzak ikasi. Adibidez, aitona izaten ikasi, edo ama izaten ikasi, edo gure bizitzan hartuko ditugun erabakiei nola aurre egin. Eta irakasteko era ez da magistrala izan behar, baizik eta txikitan ginen bezalakoa. Guk hitz egiten dugu, eta gurasoak zuzentzen gaituzte akatsak. Gure hezkuntza beti praktikarekin aurrera eraman beharko litzateke. Pertsonak behar duguna ezagupen praktikoa da, eguneroko bizitzan gertatzen diren gauzen zergatia jakitea. Aspektu honetan laguntzen dute ordenagailuak, gelatik kanpoko gauzekin kontaktuan jarri al gaituztelako beti ere irakaskuntza praktikoa izanez.

Eskolak kendu beharko lirateke, bertan ez dituztelako pertsona inteligenteak garatu, baizik eta galdera gehiegi egiten ez diren pertsonak. Gobernuen nahia da hori. Eskoletan irakasten dena ez du ia ezertarako balio, eta gainera ez dute ikasleen gaitasunak guztiak ikusten, bakarrik eskolan baloratzen diren gaitasunak. Agian gizon honen sistema aplikatzen badugu hezkuntzaren mundua aldatuko da, dibertigarriagoa, berria, emozionantea bihurtuz. Bere ustez gutxienez, horrela izango da.

III Congreso escuela 2.0.

¿Que opina el profesorado sobre la escuela 2.0.?

Irakasleek ideia ezberdinak dituzte TIC eta eskola 2.0 programaren inguruan, bai Autonomi Erkidegoko mailan eta baita etapa ezberdinen mailan. - Lehen Hezkuntzako ikasleak Eskola 2.0- ekiko balorazio hobeagoak.

Geletan teknologia asko badago ere, demanda handia dago. Nik ez nago oso ados horrekin, teknologia berriak izateak ez du esan nahi hezkuntza arloan aurrerapenak egongo direnik. Teknologiak bakarrik ez dira nahikoak aurrerapenak lortzeko. Hauek modu egoki batean erabiltzen jakin behar da, ematen dituzten erraztasunak modu egokian aplikatzen. Teknologiek, gauzak eratu ez ezik, zailtasunak ere sortu ditzake, ikasleek atentzioa galtzeko bide asko izango dituzte eta.

Teknologia hauek ez dira era erraz batean erabili behar, adibidez, lanak egiterakoan, moztu- itsatsi bat egitea ez die ikasleei ezertarako balio. Teknologiak eskaintzen dituzten prozedura pedagogikoak erabili behar ditugu ikasleen gaitasunen garapenerako, adibidez, ordenagailuekin ariketa bereziak egiteko, edo interneten dauden ariketak egiteko, baina ez liburuekin egiten den lana murrizteko.

Irakasleek diote teknologia hauek erabilita laguntzen dutela ikasleari mende honetara konpontzen, baina nik beste ikuspuntu bat dut. Ikasleek badakite ordenagailu bat zer den, eta klasean ordenagailuarekin egiten diren gauzak ikasleak egin ahal ditu etxean, bere bizitza arruntean. Beraz, datu hori ez da egia.

Arbela eta testu liburuak mantentzearen ideiaren alde nago, gure hezkuntza batez ere horien erabileran oinarrituta dago eta.

Dena den, eskola 2.0. –ren helburuak eta prozedurak oso zehaztuta ez daudenez, nahiko askatasuna dago aspektu horretan, eta agian horregatik oraindik gai honekin gaude hain galduta.